Familia agurgarriak:
Iritsi da ikasturte berezi honen amaiera. Gutariko inork ez zuen uste horrela garatuko zenik. Eskola-komunitate osoak salbuespenezko egoera bati aurre egin behar izan dio.
Alde batetik, aurreko ikasturte erdia etxean egondako ikasleak, ahal izan zuten bezala eskolak telematikoki jasotzen ibilitakoak, hartu behar izan ditugu, eta, bestetik, Ikastetxea mundu mailako pandemia baten testuinguruan kudeatu behar izan dugu, horrek izan dituen ondorioekin: kutsatzeak, konfinamenduak, familiekiko komunikazioa, sarrera eta irteera mailakatuak, irakasleen ordezkapenak, distantzia sozialak, maskarak, hidroalkohola…
Azpimarratzekoa da Hezkuntza-komunitate osoak egin duen ahalegina. Egoera ez da erraza izan inorentzat. Familiok ordutegi-aldaketetara, konfinamenduetara eta gure telefono-deietara egokitu behar izan duzue, ulermen handiz egokitu ere.
Gure eskolako gela batzuetan, irakasleek adin txikiko ikasleekin bizi behar izan dute, maskararik gabe eta gizarte-distantziarik gabe. Beste gela batzuetan, hidroalkoholaren, maskara eta aire-korronteen artean bizi behar izan dute. Oro har, pandemiak ezarri dizkigun arau berriak errespetatu dituzte ikasleek, txapeldunak izan dira.
Jantokiko begiraleak ere ez ditugu ahaztu behar. Haien lan baldintzak ohi baino okerragoak izan dira, jaten zuen bitartean maskararik gabe zeuden ikasle askorekin lan egin baitute.
Bestalde, garbitzaileak ere aipatu behar dira, beren lana modu jarraituagoan eta sakonagoan egin behar izan baitute.
Hala eta guztiz ere, ikasturtea uste baino askoz hobeto igaro da, nahiz eta zenbait klasetan konfinamendu-uneak izan diren. Guretzat ere oso pozgarria izan da gure ikasleek irailetik hona izan duten bilakaera positiboa ikustea. Horrek guztiak balio izan du azpimarratzeko zer-nolako garrantzia duen eskolak gizarte-ekitatea bermatzeko eta irakasleen eta ikasleen arteko interakzioaren beharra nabarmentzeko.
Zuzendaritza Taldeak ekainaren 30ean amaituko du bere lana. Eskerrak eman nahi dizkizuegu gugan eta Zentroan jarri duzuen konfiantzagatik. Pribilegio handia izan da guretzat Eskola-komunitate hau zuzentzeko aukera izatea. Ziurta dezakegu eskola honen alde lanean jarraituko dugula, gure ardura berrietan eta Zuzendaritza berriari babesa emanez.
Zuen seme-alabekin oso opor onak pasatzea opa dizuegu.
Zuzendaritza Taldea
Gasteizen, 2021eko ekainaren 18an