Garai zaila eta konplexua bizi ari gara COVID-19ren pandemia honekin…hain zaila non Eskolaz Kankopo Ekintzak ere ezin ditugun praktikatu…
Hala ere, gogoratu orain inoiz baino gehiago MUGITU behar dugula gure gorputza, osasuntsu eta indartsu mantentzeko eta pandemiatik fisikoki eta mentalki hobeto ateratzeko. Beraz, ez izan zalantzarik eta MUGITUUUUUUUUU!!!
Familiarekin bizikletaz joaten, mendira paseotxoak ematen, Gasteizko kaleetan korrika egiten, igerilekura joaten, patinak erabiltzen edozein parketan, etab. Milaka aukera daude! Ez egon geldirik!
Eta animatzen bazarate, mugitzen zarete bitartean argazkiak atera edo bideoak sortu eta helbide honetara bidali: nescolar@athlonprestakuntza.eus. Jasotako dokumentuekin bideo bat sortuko dugu elkarrekin! Animatu!
Bueltatuko gara inoiz baino gogotsuago!