Blog

Albisteak

Olibondoak Ganiveti, adiorik ez

2010

 

Urte asko izan dira zure aurrean
errotuta,
Ganivet.
Ume-uholde askoren lekuko izan naiz,
pozarren.
Beti errespetatu nauzue, eta nik,
trukean,
esker onez,
jakituriaren
iraunkortasunaren
bakearen
itzala eman dizuet,
horiexek baitira aitortzen dizkidaten
dohainak.
Joateko tenorea heldu zait orain,
nire gogoz kontra badarik ere.
Ez kezkatu nigatik.
Gasteizko izotzaldietatik,
Uholde Handitik ere bizirik iraun banuen,
oraingoan ere iraunen dut,
nagoen tokian nagoela.
Izan dezazuela, zuek ere,
bizialdi luzea
jakituriaz betea
bakez asea.
Gorde nazazuela
zeuen gogo-bihotzetan.

2020