Nor Gara?

Angel Ganivet-Santa Luzia Herri ikastetxea Santa Luzia auzoan kokatuta dagoen Eskola Publikoa da.

Haur Hezkuntzako bi zikloak eta Lehen Hezkuntza eskaintzen ditugu. Etapa bakoitzak bere eraikin bereizia du: Haur Hezkuntza Federico Baraibar kalean dago eta Lehen Hezkuntza Jacinto Benavente kalean, elkarren aurrez aurre. Izan ere, ikastetxe hauek independienteak ziren, baina 1996 urtean elkartu ziren.

D ereduko ikastetxea gara.

Eskola Publikoa gara, guztiona eta guztiontzako eskola. Gure ikas-komunitatean aniztasuna dugu ezaugarri nagusienetariko bat, Gasteizek berak izan duen bilakaeraren isla. Eskola publikoaren ezaugarriei irmoki lotuak gaude gure eguneroko jardueran.

MAGNET-ERAKARRI ikastetxea gara

MAGNET programak ikastetxearen eta ospea duen instituzio baten arteko lankidetza ahalbidetzen du. 2019-2020 ikasturtean abiatu gara bikaintasun eta hobekuntza prozesu honetan, gure ikastetxearen ezaugarri nagusitzat ZIENTZIAren lanketa hartu dugularik.

Bikaintasun-erakunde batekin bideraturiko elkarlan horrek eskola proiektu berritzaile eta kalitatezkoa garatzeko aukera ematen dio ikastetxeari, proiektu erakargarria, magnetismoduna, Gasteizen zein gure eskolaren eremuan ereduzkoa izango dena, bai familientzat zein hezkuntza komunitate osoarentzat. 

MAGNET-ERAKARRI ekimenaren baitan bikaintasun eta hobekuntza prozesu batean abiatu gara.

Hauek dira Magnet programa garatzeko taldea osatzen dutenak: irakasleen klaustroa, aldaketa prozesua bideratzeko lagun ditugun Berritzeguneko aholkulariak. Gure ikastetxean, lana bideratu ahal izateko, Magnet-lantaldea daukagu eratuta, eta bertan irakasle zein guraso talde batek parte hartzen dute.

 

Ángel Ganivet-Santa Luzia ikastetxe publikoko ikasleek ezagutza zientifikoa, teknikoa eta informatikoa garatzen dute txikitatik, jarduera praktikoen, esperimentuen eta proiektu txikien bidez. Planteatzen dituzten galdera eta interesei erantzun egokia aurkitu ahal izateko, ezinbestekoak dira behaketa eta ikerketa. Hala, prozesu horien bidez, zientzia kontzeptuak ikasten dituzte, arazo bat aztertzen duten bitartean. Ikaskuntza-prozesu hori guztiz motibagarria.

Geletan metodologia, teknologia eta material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzen dugu.

SARE HEZKUNTZA ikastetxea gara

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, bere Heziberri 2020 plangintzaren barnean, Sare Hezkuntza proiektua abian jarri zuen 2014-2015 ikasturtean, prozesu didaktikoen digitalizazioa eta metodologiaren berrikuntza uztartzeko. Angel Ganivet – Santa Luzia Herri Ikastetxea 2016-2017 ikasturtean sartu zen proiektuan.

“Sare_Hezkuntza Gelan” berrikuntza proiektuaren xede nagusiak honako hauek dira:

  • Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea geletan irakasteko eta ikasteko prozesuan.
  • Irakasteko eta ikasteko prozesuan, indartzea material eta baliabide digitalen elaborazioa, baita geletan haiek erabiltzea ere. Materialak denon eskura izango dira, euskal hezkuntza‐sistemaren barruan.
  • Metodologia aldaketarako ikastetxeetan beharko den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa ematea.
 
 

STEAM 

STEAM estrategiak diziplina askoko edukiak ikasgelara eramateaz gain, zeharkako konpetentzien garapena bermatzen du, eta gauza bera gertatzen da diziplina arlokoekin ere. Zehazki, diziplina horietako bakoitzeko (Zientzia, Teknologia, Injinaritza, Artea eta Matematika) edukiak ez dira modu isolatuan lantzen, baizik eta diziplinarteko esparruan, diseinu-testuinguru praktiko jakin batean kokatutako ikasketa esanguratsua bermatu ahal izateko. Horretarako arazoak ebasteko metodologia erabiltzen dugu (PNL/ABP).

Gure eskolan bereziki Scratch programazio sistema eta robotika lantzen ditugu STEAM egitasmoaren barruan.