Blog

Albisteak

MAGNET-ERAKARRI PROIEKTUA. Ganivet Herri eskola eta Arkauteko Nekazaritza Institutuaren arteko elkarlana martxan da jada.

 

Urriaren 5ean eman diogu hasiera Ganivet Herri eskola eta Arkauteko Nekazaritza Institutuaren arteko elkarlanari, MAGNET-ERAKARRI proiektuaren barruan.

2021eko ekainean adostu zen elkarlan honen lehen jarduera multzoa osatzen ari gara oraindik, baina ikasleekin burutzeko lehen jarduerak martxan ditugu dagoeneko eta, esan bezala pasa den asteartean eman genion hasiera, bertan LH5D2ko ikasleek parte hartu zutelarik.

Natur Zientzietako landareen ugalketa aztertzeko aukera izan zuten bertan,  Gonzalo Lope irakaslearen eskutik, bereziki landareen ugalketa asexual artifiziala(txertaketa, belaunketa eta aldaxka bidezko ugalketa) lantzeko aukera izan zutelarik ikasleek Arkauteko Institutuko negutegi eta baratzean.

Bukaeran ikastetxera landare batekin itzuli ziran eskolan eta etxean zain dezaten.

Hurrengo hamabi astetan joango dira Arkautera LH5 eta LH6 mailetako ikasleak gai honen inguruan sakontzera eta “aditu titulua” lortzera.

Ikastetxeko beste ziklo eta mailetarako ere ekintzak zehazten dihardugu, Natur Zientzien inguruko gaiekin lotuta, gure ikastetxean “Zientzia” eta bere lanketa sakona aukeratu bait genuen gure ezaugarritzat Magnet-Erakarri ekimenaren barruan.

 

Argazkietan ikus ditzakezue ikasleak praktikak egiten Arkauteko Nekazaritza Institutuan.