Ikastetxetik Vital Fundazioak antolatutako proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Familiek, beren artean independenteak diren lau saiotan, adingabeak eremu digitalean hezteko gomendatutako jarraibideak ezagutu ahal izango dituzue (hezkuntza-baliabideak, gurasoen kontrolak, sare sozialen arauak eta mugak edo arriskuak, eta nola prebenitu), sare sozialen arriskuak eta prebentzio-jarraibideak ulertuko dituzue, eta Internet modu seguruan erabiltzeko jarraibideak ezagutuko dituzue. Nahi duten familiek Googleren hezkuntza-sareen funtzionamendua ere ikasi ahal izango dute: Classroom, Drive, Gmail…
Denon artean teknologia berrien erabilera positiboa, segurua eta kontzientea susta dezakegu, eta ingurune digital lagunkoiago eta inklusiboagoa sor dezakegu.
SAIOAK : ( 16:30 – 18:00)
1. SAIOA / Otsailak 24 : “Heziketa Digitala I “
2. SAIOA / Martxoak, 9 : ” Heziketa Digitala II”
3. SAIOA / Martxoak, 23 : ” Zibersegurtasuna “
4. SAIOA / Apirilak, 13 : ” Google”
Saioak online edo aurrez aurre egin daitezke.
Apuntatzeko FORMULARIOA ( Zentroko familia-kontuarekin sartu behar da)