Orientazio zerbitzua

Aniztasunaren trataera egokia da gure helburua. Orientazio lan taldea bereziki zuzenduta dago gure ikasleen beharrei behar bezala erantzuteko.

Aholkulariak, pedagogia terapeutiko irakasleak, logopedak, hipiak eta hezkuntzan laguntzeko adituek parte hartzen dute lantalde horretan haurren ongizatea lortzeko arlo guztietan: akademikoa, emozionala eta soziala.

 

Gure helburua haurren ongizatea lortzea da arlo guztietan: akademikoa, emozionala eta soziala

Zerbitzu honek familiei behar duten aholkularitza eta informazioa ematen die, inguruko agenteekin lotura egiten du eta aholkularitza pedagogikoa ematen du.