Haur hezkuntza

HHko etapak eskolaratze prozesuan lehenengo urratsak sendotzen laguntzen du. Kontuan hartzen dugu, alde batetik, haurrek adin tarte honetan modu globalean adierazten, erlazionatzen eta ikasten dutela eta bestetik, JOLASA haurren garapenarako tresna bikaina izaten da, euren beharrak, desioak eta premiak asetzeko ezinbesteko bitartekaria bilakatzen delako.

Haur hezkuntzan jolasa deritzogu garapenerako tresna egokiena eta gure metodologia mugimendu autonomoan oinarritzen da.

Horregatik guztiagatik, haurren aniztasunari eta norbanakoaren garapen erritmoari erreparatuz, aurrera eramaten den metodologia MUGIMENDU AUTONOMOAN oinarritzen da. Honetarako espazioak irakaste-ikaste guneetan antolatuta daude

Bestetik, Vigotskyren andamiajearen teoriari jarraituz, 4 eta 5 urteko haurrek espazio berdinak konpartituko dituzte. Honela, ekintza eta proposamen ezberdinak aldi berean burutu ahal izango dituzte espazio irekietan.

HHko PROIEKTUAK ETA EKINTZAK

  • Magnet
  • Esperimentuen tailerra
  • Talde elkarreragileak (EHUko kolaborazioarekin)
  • Antzerkia
  • Jolas heuristikoa
  • Jolas kooperatiboak
  • Psikomotrizitatea
  • Ingelesa 4 urtetik gora
  • Musika
  • Jolasak familian
  • Atxikimendu segurua lantzeko tailerrak (Udaletxearen kolaborazioarekin)