Izartegia guraso elkartea

Izartegia guraso elkartea Angel Ganivet-Santa Luzia ikastetxeko gurasoek osatzen dute.

Bazkide izateko, urteko kuota familiako 16 €koa da. Diru horrekin, ikasleek urtean zehar egiten dituzten jarduerak antolatu eta ordaintzen ditugu.

Guraso elkartearen jarduera nagusiak honako hauek dira:

  • Eskola eta familien artean bitartekari lanak egitea arazoren bat agertzen denean.
  • Gurasoen izenean, zentroaren kudeaketako organo nagusian, Eskola Kontseiluan alegia, egoten gara.
  • Eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen ditugu (ikasle eta gurasoentzat). Udalekuak, ikasturte amaierako jaia eta ikastetxean egiten diren beste jai batzuetan ere laguntzen dugu.

http://izartegia.blogspot.com/

https://www.facebook.com/angelganivetizartegia.igeampa