Apirilaren 1ean, Europa Jauregian, Udaltzaingoko Bide Heziketarako Parkeak “Seguru bizi” marrazki lehiaketararen sari banaketa egin da, Gasteizko Alkatearen eskutik. Gure eskolako Sufian Benaissa eta Dina Machach ikasleek lortu dute sari bana: bizikleta-kit bat (argiak, tinbrea eta kaskoa), eskularruak eta diploma. Sufianen marrazkia, gainera, 12 marrazki onenen artean gelditu denez, Udaltzaingoaren egutegian agertuko da.