Category: Albisteak

Albisteak

IZEN-EMATEA 22-23 Eskolaz Kanpoko Ekintzetan

Datorren ikasturterako  Eskolaz Kanpoko Ekintzen eskaintza atera da. Hemen duzue informazio guztia: – Ekintzen katalogoa – Diptiko informatiboa – Arautegia Informazio gehiago nahi izanez gero edo zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan koordinatzailearekin (Nerearekin), helbide elektroniko honen bidez: ganivetekintzak@athlonprestakuntza.eus edo 647 47 42 08 telefonoaren bidez. Kontuan izan izen-emateak egiteko epea ekainaren 13ra arte izango dela: IZEN-EMATEA 2022-2023

Albisteak

San Prudentzio 2022

Aurten bai, aspaldiko partez, Ganiveten San Prudentzio ospatzeko aukera izan dugu guraso eta guzti! Gutxi balitz eguraldiak errespetatu gintuen eta desfilea egiteko ere aukera egon zen! GORA SAN PRUDENTZIO ETA GORA GANIVET!!

Albisteak

2022ko udako ekintzak

Udako Ekintzetan izena emateko epea zabaldu egin da. Animatu parte hartzera!! Informazio osoa atxikitzen dizuegu hurrengo kartelean. Hala ere, hemen duzue laburpena: Non: Angel Ganivet Ikastetxea, Lehen Hezkuntzako eraikina Data: Ekainaren 22tik uztailaren 8ra arte Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara, 14:30ak arte zaintza aukeran (gutxienez 9 partaide) Partehartzaileak: 2 urte eta 12 urte arteko umeak Kuota: “IGE bazkidea” 120€,…

Albisteak

Ganivet, “Seguru bizi” marrazki lehiaketan

Apirilaren 1ean, Europa Jauregian, Udaltzaingoko Bide Heziketarako Parkeak “Seguru bizi” marrazki lehiaketararen sari banaketa egin da, Gasteizko Alkatearen eskutik. Gure eskolako Sufian Benaissa eta Dina Machach ikasleek lortu dute sari bana: bizikleta-kit bat (argiak, tinbrea eta kaskoa), eskularruak eta diploma. Sufianen marrazkia, gainera, 12 marrazki onenen artean gelditu denez, Udaltzaingoaren egutegian agertuko da.