Garai zaila eta konplexua bizi ari gara COVID-19ren pandemia honekin…hain zaila non Eskolaz Kankopo Ekintzak ere ezin ditugun praktikatu… Hala ere, gogoratu orain inoiz baino gehiago MUGITU behar dugula gure gorputza, osasuntsu eta indartsu mantentzeko eta pandemiatik fisikoki eta mentalki hobeto ateratzeko. Beraz, ez izan zalantzarik eta MUGITUUUUUUUUU!!! Familiarekin bizikletaz joaten, mendira paseotxoak ematen, Gasteizko…
Emakumeak eta kirola
Aste hauetan hainbat emakume kirolari etorri dira gure eskolara beraien arloan duten esperientzia kontatzera eta kirolarien balioak sustatzera. Saio horien helburua da Arabako emakume kirolaria ikusaratea eta etorkizuneko nesken belaunadiei erakustea kirola etorkizunerako aukera bidegarria, osasungarria eta erakargarria dela.
Gure ametsak aurrera jarraitzen du
Beti bezala, gure eskolako IGE-rekin elkarlanean jarraitzen dugu eta pozgarria da ikustea nola patioko bigarren fasea burutu den. Ikasle guztiak hantxe jolasteko irrikitan daude.
KONTINGENTZIA PLANA
Ikasturte honetarako guztion segurtasuna bermatzen dituen hainbat neurri hartu behar izan ditugu. Dokumentu batean bildu ditugu guztiak. Hala ere, dokumentu hau ez da itxia izango, administrazioek ematen dizkiguten arauekin aldatzen joango da eta bertan eguneraketak egingo ditugu. KONTIGENTZIA PLANA
Familien gmail-a konfiguratzeko tutoriala
Guraso agurgarriak: Tutorial bat prestatu dugu ikastetxeko posta-kontu berria ordenagailuan zein telefonoan konfiguratu ahal izateko. Kontu berriaren izena gurasoek tutorearekin egindako bileretan banatu da edo ikasleei etxean emateko eman zaie. Zalantzarik izanez gero, idatzi admin@angelganivet.com helbidera. Garrantzitsua da konfiguratzea, komunikazioa bide horretatik egiten hasiko delako. ORDENAGAILUAN TELEFONO MUGIKORREAN