Aurten bai, aspaldiko partez, Ganiveten San Prudentzio ospatzeko aukera izan dugu guraso eta guzti! Gutxi balitz eguraldiak errespetatu gintuen eta desfilea egiteko ere aukera egon zen! GORA SAN PRUDENTZIO ETA GORA GANIVET!!
2022ko udako ekintzak
Udako Ekintzetan izena emateko epea zabaldu egin da. Animatu parte hartzera!! Informazio osoa atxikitzen dizuegu hurrengo kartelean. Hala ere, hemen duzue laburpena: Non: Angel Ganivet Ikastetxea, Lehen Hezkuntzako eraikina Data: Ekainaren 22tik uztailaren 8ra arte Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara, 14:30ak arte zaintza aukeran (gutxienez 9 partaide) Partehartzaileak: 2 urte eta 12 urte arteko umeak Kuota: “IGE bazkidea” 120€,…
Ganivet, “Seguru bizi” marrazki lehiaketan
Apirilaren 1ean, Europa Jauregian, Udaltzaingoko Bide Heziketarako Parkeak “Seguru bizi” marrazki lehiaketararen sari banaketa egin da, Gasteizko Alkatearen eskutik. Gure eskolako Sufian Benaissa eta Dina Machach ikasleek lortu dute sari bana: bizikleta-kit bat (argiak, tinbrea eta kaskoa), eskularruak eta diploma. Sufianen marrazkia, gainera, 12 marrazki onenen artean gelditu denez, Udaltzaingoaren egutegian agertuko da.
Apirilaren 2an Autismoaren Nazioarteko Eguna
Apirilaren 2an Autismoaren Nazioarteko Eguna da, baina, autismoa zer den azaltzerik izango zenuke?
Gailu elektronikoei buruzko arauak
Martxoaren 3an ikastetxeko eskola kontseilua bildu zen eta gailu elektronikoak ekartzea debekatzea erabaki zuen. Arau berria azaldu diegu ikasleei ikasgeletan. Erabilera arduratsuan hezteko saioak ere egiten ari gara. Arau berri hau eta haustearen ondorioak ikastetxeko AJA-n jaso dira. Webgunean eguneratuta ikus dezakezue. Hona hemen familientzat egin dugun idatzia. Webgune honetan, Hezkuntza esparruan, Familientzako Informazio interesgarriak…
Nazioarteko emakumearen eguna
Urtero bezala, aurten ere emakumearen nazioarteko eguna ospatu dugu eskolan. Horretarako, gure ikasleentzako adierazgarriak diren haien bizitzako emakumeen irudiekin mural bat jarri dugu eskolako atarian. Animatu eta etorri ikustera!
Otsailak 15, haur minbizidunen nazioarteko eguna
Gaixotasun hau duten haurrekin gogoratu nahi izan dugu. Urtero bezala, Aspanafoa elkartearen proposamenarekin bat egin dugu. Ikasleek lazo horia gogo-mezuekin margotu dute.
Otsailaren 11a, emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna
Gaur emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna da. Historian zehar, hainbat emakumek bere bizitza osoa eman dute ikertzen aurkikuntza handiak eginez. Hori dela eta, egun honen helburua, emakumeon lana ikusaraztea da eta zientziaren munduan emakume eta neska guztien sarbide eta parte-hartze osoa eta parekidea bermatzea. Aurten gure geletan hainbat ekintza egin dira eta gainera, eskolako…