Ikasturte berezi honetan MARTXOAREN 8ari buruzko ERAKUSKETA DIGITAL bat egitea pentsatu dugu. Emakumeen eguna aldarrikatzeko, berdintasuna eskatzeko, matxismoa gaitzesteko,…zuen marrazkiak, komikiak, pankartak, aldarrikapenak, arte-lanak… paper batean isladatu, argazki bat atera paperari (umeak ez dira agertu behar) eta bidali ampaizartegia@gmail.com emailera zuen datuekin (izena, abizena eta gela). Martxoaren 7a baino lehen jasotako lan guztien artean 3…
Eskolen arteko erronkak
Eskola bakoitzak mailaka erronka bat prestatuko du, bideoan grabatu eta beste eskolei bidaliko zaie hauek egiten saia daitezen. Burutzen dutenean beraien lorpenaren bideoa, erronka proposatu duen eskolari bidaliko diete. Parte hartzaileak: Ikasbidea, Eltziego, Luis Dorao, Arantzabela, Zabalgana, Luis Elejalde, San Ignacio, Unamunzaga (Ribabellosa), Lantziego, Labastida eta Angel Ganivet-Santa Lucía. Helburua: Eskola ezberdinetako ikasleen arteko elkarlana…
Gure eskolako jolastokiaren eraldaketa aurrera doa
Ostiralean beste txoko bat eratu zen. Harri handiak kokatu ziren jolasteko edo lasai esertzeko.
Osakidetzak Familientzat Covid inguruan prestatutako informazioa
información-en-urdu información-en-inglés información-en-francés información-en-euskera información-en-castellano información-en-árabe
Ganivet jolastoki inklusibo baterantz
ganivet-jolastoki-inklusibo-baterantz
Otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzalarien Nazioarteko Eguna Ganivet Herri Ikastetxean.
Gure 6.mailako neskek, zientzialari desberdinei buruzko lan hauek jarri dituzte ikastetxean ikusgai. LANAK
Lehen Hezkuntzako heziketa digitalaren proiektua ikastetxeko familientzat.
Ikastetxetik Vital Fundazioak antolatutako proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Familiek, beren artean independenteak diren lau saiotan, adingabeak eremu digitalean hezteko gomendatutako jarraibideak ezagutu ahal izango dituzue (hezkuntza-baliabideak, gurasoen kontrolak, sare sozialen arauak eta mugak edo arriskuak, eta nola prebenitu), sare sozialen arriskuak eta prebentzio-jarraibideak ulertuko dituzue, eta Internet modu seguruan erabiltzeko jarraibideak ezagutuko dituzue.…
2020-2021 Eskolaz Kanpoko Ekintza berriak!!
2020-2021eko kurtsoan Eskolaz Kanpoko Ekintzetan izena emateko epe berri bat zabaldu egin dugu. Aldaketa nahikotxo egon dira 2020ko ekainetik hona, beraz, eskaintza moldatu dugu eskolako burbuilak mantentzeko eta osasun neurri guztiak errespetatzeko. Animatu parte hartzera, izena emateko epea Urtarrilaren 30ean bukatuko da eta!! Informazioa atxikitzen dizuegu hurrengo estekan INFORMAZIO ORRIA. Eta izena ematen animatzen bazarete, hemen duzue…