Eskolan emakumearenganako indarkeriaren aurkako nazionarteko eguna ospatu genuen.Geletan horren lanketa egin zein eta horretaz gain hainbat ekintza eta kartel sortu genituen. Gainera, Haur Hezkuntzara bisitan SUPER MORE etorri zen! Hona hemen egun horren zenbat argazki:
Albisteak
Liburutegira irteerak
Noizean behin gure ikasleak auzoko liburutegira doaz haimbat ekintza egitera. Batzuetan ipuin kontalari bat dago, oso ondo pasatzen dute beraren historiak entzuten. Horrez gain, liburutegiko leku desberdinak eta horien funtzionamendua ikasten dute, eta horrela, etorkizunean liburutegia behar bezala erabiltzen jakingo dute.
3. Mailako Robotika Baliabideak
3. Mailan robotika lantzeko mTiny erabiltzen dugu umeek programazioaren hastapenean lehenengo pausuak eman ditzaten.
Goiz eta arratsaldeko ordutegia
Lehen Hezkuntza Asteazkenak Jardunaldi arrunta (astelehen, astearte, ostegun eta ostiralak) Sarrera 9:00 9:00 Irteera 13:00 13:00 Jantokia 13:00-14:45/15:00 13:00 – 15:00 Sarrera eta irteera (Arratsaldean) 15:00 – 16:30 Haur hezkuntza 2 urte 3-4-5 urte Sarrera 9:00 – 9:20 9:00-9:10 Irteera 12:50-13:00 12:50-13:00 Jantokia 13: 00 13:30 Sarrera-irteera 15:00 – 16:20 *16:00tan zaintza (goiztiarrak) eta jantokian…
Eskolako jaialdia
Urtero bezala, guraso elkartearen eskutik, eskolako jaialdiaz gozatu genuen joan den ostiralean. Denetarik izan genuen! Mahi jolas erraldoiak, xaboizko ponpak, krosa, apar festa, sakibalio txapelketa, puzgarriak, musika eta eguzki pilo bat! Eskerrik asko etorri zineten guztioi batera gehiago gozatzen bait da! Gora Ganivet!
2023-2024 Eskolaz Kanpoko Ekintzak
2023-2024ko kurtsoan Eskolaz Kanpoko Ekintzetan izena emateko epea zabaldu egin da. Animatu parte hartzera!! Informazioa atxikitzen dizuegu hurrengo kartelean. Izena emateko hurrengo galdetegia bete EKAINAren 18a baino lehen: IZEN EMATEA Zalantza gehiago izanez gero, jarri gurekin harremanetan telefonoz 647 47 42 08 edo emailez ganivetekintzak@athlonprestakuntza.eus